XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, esango dugu laranja eta arrautza substantzi kantitate berdina daukagula.

Beraz, kimikan substantzi kantitatea partikula-kopuruarekin lotuko dugu.

Ikus dezagun substantzia kimikoekin.

Suposatu mahai gainean kobre eta sufrezko bi pilo ditugula.

Kobrezko atomo bakoitzak sufrezko atomoaren masa bikoitza du.

Substantzia bakoitzaren zein masa hartu beharko genuke atomo-kopuru berdina edukitzeko?.

- Substantzia bietatik masa berdina.

- Kobrezko masa bikoitza.

- Sufrezko masa bikoitza.

- Beste erantzunen bat.

Mahai gainean ura eta beste likido ezezaguna (X) dituzten bi ontzi ditugu.

Ur molekula bakoitzak X beste likidoaren molekulen bolumen erdia betetzen duela suposaturik, likido bakoitzetik zein bolumen hartu beharko litzateke bietan molekula-kopuru bera edukitzeko?.

kobrea / sufrea / ura / likido X.